JON ARRUTI
Jon Ougutz Arruti 1929ko ekainaren 17an jai zen Zarautzen eta 2001eko martxoaren 28an hil zen. Gurasoekin bizi zen (Txomin Arruti eta Maria Josefa Larrañaga) eta bere sei anai-arrebekin. Zarautzen ezkondu zen 1959ko maiatzaren 23an Guillermina Eloseguirekin eta hiru seme-alaba eta sei biloba izan zituen. Gaztea zenean komertzio ikasketak egin zituen Donostian, ikasketak bukatzean lan batzuk eduki zituen. Familiakoek turismo agentzia bat eratu zuten, non berak lan egiten zuen bere gurasoekin eta bere anaia Sabinekin, geroago, San Ignacio kalean, jatetxe-taberna bat ireki zuten bulegoaren ondoan eta kafetegi bat malekoian, Itsaso behean. Kirola asko gustatzen zitzaion eta Zarautzeko kirol elkarteko presidentea izatera iritsi zen. 1937ko apirilaren 21ean, sei urterekin, Habana itsasontzian itsasoratu zen Santurtziko portutik Southampton portura joateko, Ingalaterra. Bere anaia Imanol eta Gotzonekin eta beste 4.000 haurrekin joan zen. Bilbon sartu behar zuten nazionalen beldur zelako itsasoratu zen. Ingalaterran urte bat eta erdi egon ondoren, 1938ko irailaren 13an berriro itsasoratu eta Frantziara joan zen, ondoren tren bat artu eta San Juan de Luzen jaso zuten bere gurasoek eta bere hiru anaiek jaso zuten. Cambon bizi izan ziren, baina 1939ko irailaren 1ean, Bigarren Mundu Gerra hasi zenez, Zarautzera bueltatu ziren bera izan ezik, 12 urteko erbestealdia zuelako. Erbestealdia bete ondoren Zarautzera itzuli zen eta arrazoi ezezagun batengatik ezin izan zuen Arruti seme-alaben fabrikan lan egin. Horrek, familiak diru-sarrera ekonomikoak ez edukitzea suposatu zuen eta horregatik, hiru udaran zehar, hiru anaia morroi gisa joan behar izan zuten Zarautzeko hiru baserrietara dirua eta janaria lortzeko.
0 Comentarios
Haz clic para configurar HTML personalizado
Haz clic para configurar HTML personalizado
|